XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
INGURU MINGURU Liburu bat, eskuanFaxgailu berria saldu nahi zidan saltzaile astun hark lagundu zidan asmaketan.
- Mugarik gabeko agindua eman diezaiokezu tresna honi, begira
Begira hemen, tresnaren oroimenean ezarririk utz dezakezu nahi duzun mezua eta zuk nahi duzunean igaroko zaio hatzaileari, nahi baduzu hemendik bost urtera edo nahi baduzu hemendik hamarretara.
-A bai?
Eta hartzaileak jakinen al luke nik noiz bidalia nion mezua?
-Hartzaileak eta edozeinek.
Hementxe faxgailuan ezarririk gelditzen da betiko bidalitako egunaren data.
-A!
Bapatean bururatu zitzaidan.
Eta berehala ekin nion asmo liluragarriari.
Bi mila eta bostehungarren urtean Iruñean biziko den ustezko nornaiti halako mezua utz niezaion saiatzen hasi beharko nuen.
(...) Ohartu egin naiz askoz ere errazagoa zaidala orain dela bostehun urte bizitutakoren batekin halako harreman batasuna edo harreman antzekoren bat somatzea.
(...) Bostehun urte.
Nafarroako Piarres Mariskal zaharra atxilotuta daukate Simancas-en konkistatzaile espainolek.
Hamarkadaren batzuk lehenago berriz, Bianako printzea eta Nafarroako nagusia zen Karlos jaunak salaturik zuen
Etsaiak ez baitira hasetzen! beranduago, frankoz ere beranduago, Azpilikuetako Martin, Nafarroako Doktore ospetsuak, Erroman zerion, ixuri, bere kexua:
TXALAPARTA